Hausnarketa
enero 21, 2010 a las 3:41 pm | Escrito en Uncategorized | Deja un comentarioHausnarketa
Teknologia berriak ikasgaiari azken pintzelada emateko, azken lan hau egitea suertatu zaigu. Lan hau ikasgaiari taldeko hausnarketa bat egitean datza eta horretarako egindako prozesuan oinarrituko gara.
Argi dago, ikasgaiaren hasierako egunetan pixka bat galduta sentitzen ginela, ez garelako teknologia berrien lagun handiak. Teknologien aurrean gure esperientziak oso sinpleak izan dira, eskolan eta DBHn teknologi bakarra ordenagailuak izan zirelako, salbuespenak alde batera utziz. Beste batzuk, ordea, ordenagailua erabiltzen zuten eskoletan informazio iturri gisa. Txiki txikitatik ordenagailuen inguruan hezi dira eta horiek, jadanik, esperientzia bereganatuta daukate. Eskolan informatika ikasgai gisa zutenez, gaur egun, besteokin aldenduz ezagutza aldetik alde nabarmena dago. Besteok, Microsoft Word erabiltzen genuen lanak egiteko eta ezer gutxi gehiago.
Beraz, esperientziak eta hasierako sentsazioak oso murriztuak ziren. Egia esanda teknologi berrien aurrean, geure jarrera apurtxo bat negatiboa izan da. Lehengo ikastetxeetan teknologia berrien inguruan, gabeziak sumatzen ziren, material bakarra testuliburuak izaten baitziren. Honez gero, geure espektatibak edota helburuak hauek dira era global batean: teknologia berrien aurrean jarrera positiboa izatea eta esperientziak sinpleak ez izateko, ikastetxeetan teknologiak erabili ikasleekin material bakarra testuliburuak ez izateko, hau da, teknologi berrien aurrerapenak ikastetxeetara eramatea ikasleen ezagutza zabalduz eta ez dadila testu liburuetara soilik mugatu.
Ikasgai honetan zehar, hainbat baliabide ezagutu ditugu, teknologia berrian, ordenagailuaren baliabide desberdinak hain zuzen ere. Mapa kontzeptual digitalak egiten ikasi ditugu Cmap tools programaren bitartez. Programa berri honetan apunteak mapa baten bidez oinarritzeko oso egokia da. Ikasteko balio du, kontzeptuen eta ideien arteko loturak egiteko eta garrantzitsuena ideiak sailkatzeko aproposa da. Esan beharra dago, honi esker, zenbait lan egiteko aukerak eman digula, hala nola, KOI ikasgaian eskatzen ziren eskemak egiteko. Hasieran, nahiko nahasia zela uste genuen baina gutxika eta eginez,eskua hartu genion eta orain nahiko ondo maneiatzen dugu.
Webquestak ere landu ditugu eta aproposa iruditzen zaigu adibidez txango bat egiteko orduan ikasleei webquest baten bitartez azaltzea. Ikasgai honetan, taldeari, bat egiteko eskatu ziguten eta ez genekien nondik hartu, baina, laguntza eskatu eta hasi ginen egiten. Behin eginda, arazoak eduki genituen eta dena ezabatu zitzaigun. Hala ere, oso erraza iruditu zitzaigun berriz ere egitea, ez da oso zaila egitea eta nahiko baliagarria dela uste dugu, lehen esan bezala. Beste adibide bat, ikerketa lan autonomoa egiteko izango litzateke.
Bogak , berriz, ikasle bakoitzaren txoko bat da non ikasleen artean hitz, eztabaidatu, gauzak komentatu… egin daitezkeenak. Iniziatiba polita dela uste dugu, bakoitzak nahi duena adierazi ahal duelako. Irakasleak baita ikasgaiaren informazioa, argazkiak, artikuluak … aztertu ditzake. Gure ustez, hiru teknologi aukera hauek dira esanguratsuenak eta eraginkorrenak hezkuntza mailan.
Orain, Teknologia berria ikasgaian egindako lanen ebaluaketa zehatzaren hutsunea aipatzeko garaia heldu da. Uste dugu, bloga izan dela indar-gune nagusiena. Lehengo lana izan zelako, gehien erabili dugulako, beste zenbait lan (adibidez audio eta bideoak) txertatu ditugulako… Mapa kontzeptual digitala ere, indarra izan du nahiz eta hasieran pixka bat zaila iruditu, eskemak ondo burutzea lortu dugu baliabide honi esker. Hutsunea, berriz, Webquest baliabidean izan dugu azkeneko momentuan eta arineketan egin dugulako, baina azkenean ere ondo egin dugunaren ustean gaude.
Honekin batera, gure helburuak hausnartzera eraman gaitu ikasgai honek. Gure jarrerari dagokionez, negatibotik positibora aldatuz joan gara. Hots, ordenagailuarekin “feeling” gutxi geneukanez, nahiko motibazio gutxirekin joaten ginen klasera eta are gehiago ematen genituen gaiak ezagutzen ez genuelako eta oso zaila iruditzen zitzaizkigulako, baina, behin ikasita gero eta gogo gehiagorekin egin ditugu gauzak, nahiz eta, denboraz estu ibili. Gainera, Ikusi dugu ikastetxe batean testuliburuaz gain beste baliabide batzuk erabiltzea oso egokia dela iruditzen zaigu, ikasleak motibatuagoak egoteko eta beste era batera ikasi ahal izateko. Bestalde, uste dugu, aldaketa garaia denez, baliabide ezberdin eta berriarekin ibiltzea oso interesagarria dela, bai irakasleentzat eta bai ikasleentzat, lehen esan bezala, motibatuagoak egoteko.
Beraz, geure helburuak bete edo lortu dugulakoan gaude.
Amaitzeko, hausnarketari bukaera emateko, egoera hipotetiko batean sartu behar gara eta Teknologia berriak bultzatu behar ditugu irudi eraikitzaile eta global bat goraipatuz.
Eskolan IKT izateak, ezagutza zati handi bat eskuratzen da, pertsonen garapenerako balio du, ikasleak aktibo egoteko egokia da eta teknologiaren bidez ikasleak protagonistak sentituko dira testuliburuei hainbesteko garrantzia kenduz. Arestian erabilitako baliabideekin hainbat adibide jarriko ditugu:
- Webquest batekin, historiako ikasgaian, “Frankismoaren sorrera” landu daiteke. Horrela ikasleak, motibatuagoak egongo dira historiaren zati hau landuz eta nahita ez teoria barneratzen dute. Ikerketa burutzen da eta lan autonomoa bultzatzen du bakarka zein taldekako lanak burutuz.
- Blogak, berriz, artikuluak jasotzen dituen interneteko webgune bat da eta euskarako ikasgaian, esate-baterako, irakasleak “mugagabea”-ri buruzko informazioa eta ariketa pare bat jar ditzake. Era berean, bideoak jarri ahal izango ditu, adibide gisa.
- Mapa kontzeptualak, edozein ikasgaietan erabili daiteke, ideien arteko loturak eta garrantzitsuenaren sailkapenak egiteko balio dutelako. Beraz, gaztelania ikasgaiaren testu baten ideia nagusien sailkapenak egiteko balio dute. Gainera, lanak eskuz entregatu beharrean edo word-en eskemak egin beharrean, cmap tool´sek beste era batean eta modu txukun batean egiteko aukera ematen digu.
EGILEAK: ANDER ROMERO
PABLO RODRUIGUEZ
JOEL RUIZ
JON URDINETA
2.HF
Dejar un comentario »
RSS feed para los comentarios de esta entrada. URI para TrackBack.
Deja un comentario
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entradas y comentarios: feeds.